ekologismoa

Makatzak talde ekologisteak Arratiako zaborren kudeaketaren inguruko berbaldia antolatu dau hilaren 4an

Asier Abrisketa 2021ko aza. 3a, 12:53
argazkia: Ignacio Perez/ Diario Vasco

Zaborra Arratian berbaldia Kotxepin Kultur Etxean izango da, eguenean 19:00etan. Zero Zabor Bizkaia taldeko Joserra Otegik gidatuko dau saioa.

Makatzak Arratiako talde ekologisteak antolatu dauan hitzaldian Arratiako zaborren kudeaketa hobeto ezetuteko aukerea egongo da Joserra Otegiren eskutik.

Honeek dira planteetan diran galderak: "Zenbat zabor sortzen dogu gurean? Nora doa?", "Ze zabor pilatuten da gure zabortegietan? Nondik dator?", "Ze zabor erretzen dira? Zeintzuk dira osasun arriskuak?", baina batez be arazoei bueltea emoteko zer egin daitekeen erantzungo da berbaldian.

COP26 Aldaketaldia

Glasgown (Eskozia) egiten dabizan klima aldaketaren inguruko gobernuburuen arteko topaketak dirala eta, gizarte-eragileak be batu dira leku askotan aldaketa sakon eta zentzuak egite aldera presionatzeko.

Bizkaian COP26 Aldaketaldia plataforman bildu dira hainbat eragile, batez be ekologistak. Arratiako Makatzak taldekoek plataformek antolatutako ekintzetan be parte hartzeako deialdia zabaldu dabe sare sozialetan.

Ekintza nagusiak zapatu honetan izango dira, hilak 6 Bilbon. Goizean hainbat berbaldi egongo dira Santutxuko Karmela espazio autogestionatuan. Gero, bazkaria egingo dabe danak batera, arrastian manifestazinora joan aurretik. 18:30ean urtengo dira manifestariak Bilboko udaletxetik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!