instalazinoa

Zabalik dago Lemoako pumptrack pista barria

Asier Abrisketa 2021ko aza. 3a, 12:20

Urri bigarrenaren 18an hasi ziran aire zabaleko kirol instalazioa eregiten eta, hamaika egunetan amaitu dabe langileek 700 metro koadroko pistea.

Ibilbideak 89 metro ditu, Agirre Lehendakari kalearen parkean dago patin, patinete eta bizikletakaz ibilteko pistea. Lanak egiteko aurrekontua 36.287,90 eurokoa izan da.

Udalak dinoanez, erabiltzaile talde desbardinen beharrak beteteko pentsauta dago, eta ez dago diziplina, maila, genero edo adin bakar batera mugatuta, “mota horretako instalazinoek 2 urtetik 99 urtera bitarteko erabiltzaileak hartzean ditue”. Holango proiektuakaz Lemoako Udalak herritar guztientzako kirol irisgarriak bultzatu gura ditu. Pista zirkular honeek hainbat aldatz gora eta behera ditue, motor bako gurpildun ibilgailuakaz abiadura hartzeako dagoz pentsauta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!