Futbola

Bana bardindu dau Lemoako Harrobik Ugaoren aurka

Asier Abrisketa 2021ko aza. 2a, 11:28

Luzapenean, 93. minutuan, lortu eban talde lemoaztarrak bardinketea, Oierren golari esker. Lau partidu bardindu eta bi irabazi dauz momentuz Lemoako Harrobik.

Lemoako Harrobik barikuan jokatu eban Ugao taldearen kontra etxetik kanpo, 1-1 amaitu zan aurrez aurrekoa. Ugaok partidua hasi eta segiduan lortu eban gola sartzea, bosgarren minutuan. Harrobikoentzako kolpea izan bazan be, partidu osoan izan ziran baloiaren jaube baina, jokaldi onak eginda be, ez ebezan azkenengo paseak ondo emon, aukera garbirik ez eben lortu. 

Bigarren zatian zelaian gero eta gehiago aurreratu ziran Lemoakoak, entrenatzaileak aldaketa erasokorrak egin ostean. Bardineketea topatzeko hiru aurrelarigaz egin eben azkenengo zatia eta 93. minutuan lortu eben saria. Ferrerasek zutoinera bialdu eban baloia eta errebotean, Oierrek orpoagaz sartu eban baloia sarera.

Sei jardunaldiren ostean zazpigarren dago sailkapenean Lemoako taldea 10 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau Lemoako Harrobik hilaren 6an, 17:00etan, Bermeo B taldearen kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!