Gazte mobimentua

Harriketarrak Gazte Asanbladearen 22 urteak ospatuteko hainbat ekintza antolatu ditue zapaturako

Asier Abrisketa 2021eko urriaren 27a

Egun osoan zehar ospatuko da Lemoako gazte asanbladearen urteurrena.

Mende laurdeneko historiaren bidean doa Harriketarrak Gazte Asanblada, 22 urte bete ditue eta zapaturako, hilak 30, egitarau oparoa prestatu dabe. 12:30ean hasiko dabe Lemoakoak ospakizuna. Txupinazoagaz batera "parkepoteo dinamikoa" eta "beertruck" -garagardo kamioia- egongo dira herrian.

Bazkari herrikoia 15:00etan hasiko da, tiketak 8 eurotan erosi daitekez Atxeta eta Kresala tabernetan. Gero Lemoako tabernetatik "bira musikatua" egingo dabe arrastian. Azkenengo bueltea kontzertura bidean izango da. 

19:00etan Ane Han Session hasiko da musikea ipinten, iluntzea girotuteko. Honen ostean, 20:30ean helduko dira Azurreka Selektah eta  Pablo Runtogeder.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!