Kotxepin kultur etxea

'Kolorez jantzia' ipuin musikatua egongo da eguenean Lemoan

Asier Abrisketa 2021ko urr. 26a, 12:02

Hilaren 28an, 18:00etan, Antton Aranburu eta Lorena Martinek ipuinak, musikea, jantzak eta jolasak batzean dauzan ikuskizuna eskainiko dabe Kotxepin Kultur Etxean.

Antton Aranburu eta Lorena Martinen Kolorez jantzia 3 eta 6 urte arteko umeentzako ipuin kontaketa musikatua da. Istorio honetan, Kamila zebrak eta Perli otsoak desbardintasunak dakarren aberastasuna eta balioak landuten dabez, aniztasuna gure gizartearen osagai aberasgarri moduan ulertuteko.

Holan deskribiduten dau Aranburuk ikuskizuna: "Gure ikuskizunera hurbiltzen danak ez dau ipuin kontaketa arrunt bategaz topo egingo, baizik eta ipuina, antzerkia, musikea, jantzea eta jolasez betetako ikuskizun batetaz gozatu ahal izango dau".

Sarrerak online erosi daitekez Lemoako Udaleko webguneko kultura.lemoa.net/sarrerak/ atalean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!