Lemoa urdinez eta Ultzama gorriz, hiru partidu jokatu ebezan hilaren 23an: lau t'erdian, banaka eta binaka. Aitor Etxebarria eta Astiz izan ziran lehenengo protagonistak. 18 tanturainoko partidua Lemoako Etxebarriak irabazi eban, 18-6.
Lehenengo puntua lortuta Aurrekoetxea eta De la Fuente urten ziran frontoira. Bigarren aurrez-aurrekoa be Lemoak irabazi eban, Aurrekoetxeak 10 tantura itxi eban ultzamarra. Holan, partidu bi irabazita lortu eben Lemoakoak finalera heltzea, Mikel Aurrekoetxeak adierazo ebanez, "laugarren urtea da nazionaleko txapelketan gagozala eta askotan itxi dogu torneoa finalaurrekoetan, aurten finalerako gogoakaz etorri eta lortu dogu". Finala Zumarragan jokatuko da zemendiaren 7an.
Binakako partiduan, Lemoako taldea osotu eben Elezkano eta Egañak, Ultzamakoa barriz Iriarte eta Sarasak. Azken aurrez-aurreko honetan Ultzamako taldea ibili zan hasikeratik irabazten. Halanda be, kanporaketea ebatzita egoan. 5-22 eta Lemoak galduta amaitu zan finalaurreko azkenengo saioa, baina finalerako pasea lortuta.