osasuna

Desfibriladore sarea handitu dau Lemoako Udalak

Asier Abrisketa 2021ko urr. 25a, 11:46

Kotxepin Kultur Etxean ipini dabe desfibriladore barria, oin lau dira herriko desfibrilatze makinak.

Desfibriladorea bihotz taupadak kontau eta deskarga elektrikoen bidez honeek normaltasunera bueltatzeko erabilten dan aparatua da. Ohikoa da makina honeek eraikin publiko eta jentea batzeako lekuetan, kirolgune edo aretoetan egotea ezbeharrei arintasunagaz erantzuteko.

Lemoan hiru egon dira oin arte: Arlonagusia zelaian, Udal kiroldegian eta aguazilaren autoan. Laugarrena Kotxepin Kultur Etxean instalau dabe aurreko astean, "Plaza" aretoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!