Lemoako Udalak herritarren artean kirola sustatu gura dauala eta, Oingabiz proiektuaren aldeko apustua berretsi dau aurten. Honen bidez, erraztasunak emon gura dauz lemoaztarrak aktibo mantentzeko. Zerbitzu honeek doban emongo dira, batzuetan parte hartzeako aurretik emon behar da izena 647 889 040 telefonoan.
Programearen lehenengo puntua da adin guztietarako orientazino zerbitzua. Astelehenetan, 11:00etatik 13:30era eta eguaztenetan, 16:00etatik 17:00etara eta 18:30etik 20:00etara emongo da zerbitzua Arraibin. Bertaratuteko izena emon behar da aldez aurretik.
Praktikara sartuta, helduentzako paseo gidatuak egingo dira herritik. Honeek astelehenetan izango dira Gudarien parketik hasita, 09:30ean, 11:00k arte. Parte hartzeako ez da beharrezkoa izena emotea.
Bigarren Hezkuntzako gaztetxoentzako barriz, kiroldegian egingo da "gazteak aktibo" dinamikea. Izena emon behar da aurretik, eguaztenetan 16:30etik 17:15era kiroldegian ariketa fisikoak egiteko.
Hirugarren adinekoentzako programea da gimnasia gidatua. Honetarako be emon behar da izena eta kiroldegian izango dira saioak, eguaztenetan 17:30etik 18:30era.