Lemoa Ureztatzen

Herriko merkatariei bultzadea emoteko bonuak atara ditue Lemoan

Asier Abrisketa 2021ko urr. 19a, 10:58

Lemoa Ureztatzen merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen alkarteak, Udalaren laguntzeagaz 3.595 euro bideratu dauz deskontu bonuak aterateko, kanpainea bonuak amaitu arte luzatuko da.

Hilaren 18an ipini da martxan Lemoako deskontu kanpainea, Udalak eta Ureztatzen alkarteak hitzarmena sinatu ostean. 719 bonu dagoz saltokietan bananduta, erosleak 12 eurotik gorako erosketea egin ostean jasoko dau 5 euroko deskontua. Saltoki bakotxak bonu kopuru mugatua dauka eta bezero bakotxak bonu bakarra gastau leike saltoki bakotxean.

Honeek dira aurtengo kanpainan parte hartzean daben 24 negozioak: Ortuzar arraindegia, Iratxe Ruiz uleapaindegia, Alday harategia, Autoservicio Arraibigane, Montero Abrasivos, Lemoako Batzokia, Luzea Beauty, Laiane uleapaindegia, Autoservicio Ainhoa, Frutas y verduras Yasmin, Kresala taberna, Tximeleta, Ilune Foto, Lezat estetika zentroa, Ezkur urdaitegi-gaztaitegia, Merceria Perfumeria Josier, Atxeta taberna, Mailuki taberna, Lemoa Doner Kebab, Marigorringo, La Herradura taberna, Panaderia Lemona, Herriko Denda Amalaur eta Lemoako farmazia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!