kirol instalazinoa

Gaur hasi dira Lemoako pumptrack pistea eregiten

Asier Abrisketa 2021eko urriaren 18a

Aire zabaleko 700 metro koadroko kirol instalazinorako lanak hasi dira. Ibilbideak 89 metro izango ditu eta Agirre Lehendakari kalearen parean egongo da patin, patinete eta bizikletakaz ibilteko pistea. Lanak egiteko aurrekontua 36.287,90 eurokoa da.

Udalak dinoanez, erabiltzaile talde desbardinen beharrak beteteko pentsauta dago, eta ez dago diziplina, maila, genero edo adin bakar batera mugatuta, “mota horretako instalazinoek 2 urtetik 99 urtera bitarteko erabiltzaileak hartzean ditue”. Holango proiektuakaz Lemoako Udalak herritar guztientzako kirol irisgarriak bultzatu gura ditu. Pista zirkular honeek hainbat aldatz gora eta behera izaten ditue, motor bako gurpildun ibilgailuakaz abiadura hartzeako dagoz pentsauta.

Gure ustez, pumptrackak potentziala dauka herriko jentearentzako aisialdi eta topaleku bihurtzeko, eta hori erabilteko ez da espezializazino maila handirik behar. Persona bakotxak bere beharretara egokitu ahal izango dau, kirola egin eta ondo pasau"; dino Ioritz Fernandez kirol zinegotziak. Gainera, instalazino horreek aukerea emoten dabe UCIk (Txirrindularitzaren Nazinoarteko Batasuna) oin dala gitxi arautu dituan bizikleta lehiaketa batzuk egiteko, baita patin eta patinete lehiaketak be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!