osoko bilkurea

Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarean parte hartzea ebatzi dau Udalak

Asier Abrisketa 2021ko urr. 15a, 11:09
Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarea

"Lemoan erdigunean jarri izan doguz beti bardintasuna ardatz daben proiektuak, eta zentzu horretan, beste erakunde batzuekaz alkarlana sendotzea garrantzitsua dau" azaldu dau Marian Garay Salutregi Bardintasun zinegotziak.

Bizkaiko Foru aldundiko Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko sailaren parte da Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarea. Bilkura barri hau aurten ipini da martxan, 2018an onartutako Berdintasunaren Foro Arauak organoa sortzea ebatzi ostean. 127/2020 Dekretuak adierazoten dauan modura, sare honen helburua da "toki-mailako bardintasun politiketan eragitea eta udaletan bardintasun-arloaren zeregina indartzea".

Berdintasunerako Lurralde Sareak informazino, aholkularitza eta laguntza zerbitzuak emongo ditu Bizkaiko udalerrientzako. Gainera, Lemoako Udalak azpimarrau dauanez, foru dekretu barri bat be onartuko da, 7.000 biztanletik beherako herri bizkaitarren bardintasun politikak dirulaguntzakaz babestuteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!