memoria historikoa

Udalak jakinarazo dau ez dauala Lemoatxako kurutze frankistea barriz altxauko

Asier Abrisketa 2021ko urr. 14a, 12:31

Lemoako Udalak aspalditik euki dau planteauta kurutzea kendu eta bertan lanketa berezi bat egitea: "ikur frankistea ez da barriro altxauko, Memoria Historikoaren legearen kontrakoa bakarrik ez, ikur ilegitimoa be badalako".

Astelehen goizean botata agertu zan frankistek Lemoatxako burrukea oroituteko eregi eben kurutzea. Ernai, ezker abertzaleko gazte antolakundeak, bideo baten bitartez jakinarazo eban faxismoaren ikur hau botatea lortu ebela.

Beste kasu batzuetan, Udalak ikur honeek konpontzera behartzen ditu legeak, ez oingoan. Lemoako Udalak 2011 urtean hasi eban memoria historikoaren inguruko lanketea, plan horren barruan kurutzea kendu eta inguruko lubakien azterketa arkeologikoak egitea sartzean zan. Lubakien azterketea egin bai, baina kurutzeak hor jarraitzen eban. Botata agertu danean, prensa-ohar baten bidez egin dabe publiko ez dala ikurra barriz eregiko eta, bertan memoria historikoaren inguruko lanketea egiteko planagaz jarraituko dabela.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!