Etxebizitza

Gazteen emanzipazinorako laguntza ekonomikoak emongo dauz Lemoako Udalak

Asier Abrisketa 2021ko urr. 12a, 10:57

Hilaren 28ra arte eskatu leikiez dirulaguntzok Lemoan etxebizitza alokairuan hartuta daukien 18 eta 35 urte bitartekoek. Urtean, 25.000 eurorainoko diru sarrerea daukienak lagunduko dauz Udalak. Kasu honetan hileko alokairuaren %30 eta gehienez 180 euroko dirulaguntzea.

Gaur egun, gazte gehienak 30 eta 34 urte bitartean joaten dira gurasoen etxetik Euskadin, Europa mailan, beranduen emanzipetan diranen artean dagoz. Beste alde batetik, suediarrak dira goizen joaten diranak, bataz beste 17,8 urtegaz. Etxebizitzaren prezio altuak eta lanen prekarizazinoa dirala eta, 30 urte beteta be, gatx egiten jakie Euskal Herriko gazteei bizitza independiente proiektu bateri ekitea. Problematika hau gero eta entzutetsuagoa izan da azkenengo urteotan, holan ikusi da batez be uri eta herri handietan, etxebizitza sindikatuak sortu eta indarrak hartzean dabizan lekuetan. Instituzinoen partetik be laguntzeko aukerea hartu dau Lemoako Udalak.

Hilaren 28ra arte eskatu leikiez dirulaguntzok Lemoan etxebizitza alokairuan hartuta daukien 18 eta 35 urte bitartekoek.  Eskatzaileen diru sarreren araberakoa izango da dirulaguntzea. Handiena, alokairuaren %50 eta gehienez 300 eurokoa da, urteko diru sarrerea 3.000 eta 9.000 artekoa daukienentzako. Diru sarrerea 9.001 eta 18.000 euro bitartekoa bada alokairuaren %40 eta gehienez 240 euro jasoko dabez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!