Futbola

Bana bardindu dau Lemoako Harrobik

Asier Abrisketa 2021ko urr. 11a, 11:42

Arlonagusian izan da Amorebieta B taldearen kontra jokatutako partidua. Hiru partidu jokatu ditue momentuz, bat irabazi eta beste biak bardindu egin dauz. Lemoako Harrobi zazpigarren postuan dago sailkapenean 5 puntugaz.

Datorren partidua Artibai taldearen kontra jokatuko dau Markinan hilaren 16an, 16:30ean. 1-1 amaitu zan astegoien honetako partidua, baina batez be, Lemoakoak zelaian egoan giro parebakoa azpimarratu dabe sareetan: "Talde bietako jokalariak, entrenatzaileak eta zaleak lagun giroan, ezin arrastiari gehiago eskatu".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!