Sutea

Bizkaibusen hamabi autobus erre dauz Lemoan ezusteko sute batek

Asier Abrisketa 2021ko urr. 4a, 12:18

Avanza konpainiak Lemoak daukan kotxetegian gertatu zan ezbeharra zapatu gauean. Miguel Angel Gomez Viar Garraio diputaduak dino lau milioi eurotik gorako kaltea sortu dauala istripuak.

Gomez Viar diputaduak azaldu dauanez, gaueko azkenengo autobusak sortu dau sutea. Bolueta eta Galdako arteko zerbitzutik bueltan, autobusa garbiketa tunelean egoala teilatuko errefrigerazino motorrak sua hartu dau. Gero, tunela erre eta alboko autobusengana joan da sua. Suhiltzaileak arineketan hurbildu diralako eta, gaueko euria dala eta lortu dabe suak autobus gehienak eta eraikina ez harrapatzea.

Ezbehar honek ez dauz aste honetako Bizkaikus zerbitzuak kaltetuko, izan be, Avanza konpainiak erreserbako autobusak daukaz eta erabili ezin ezean, beste enpresa adjudikatzaileek itxi beharko dabez ibilgailuak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!