Zeinke taldeak barikuan aurkeztuko dau zuzenean "Antiheroiak" diskoa

Asier Abrisketa 2021ko ira. 22a, 11:23

Urri lehenengoaren 10ean estreinau eben Antiheroiak, taldearen hirugarren lana. Zuzeneko aurkezpena barikuan izango da, hilak 24 19:00etan Kotxepin Kultur Etxean.

Hasikerako maketa eta Sormena, Kemena diskoaren ostean heldu da Lemoako Zeinke rock taldearen obra barria. 2019an hasi ziran diskoari bueltak emoten, baina pandemiak lana eten ebanez, hil honetan heldu da, azkenean, Antiheroiak.

EP honek sei abesti batzen dauz: Itzalean, The End of The F*** World, Antiheroiak, Nire kontraesanekin, Galdu denbora horretan eta Estatu kolpea. Zaleek zuzenean lehenengoz entzun ahalko dituez Zeinkeren etxean, Lemoan. Kotxepin Kultur Etxean da lehenengo emonaldia, kontzertu akustikoa entzuteko sarrera doban izango da, barikuan 19:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!