Zabalik dago Kotxepin Kultur Etxeko jolas gunea

Asier Abrisketa 2021ko ira. 21a, 10:54

Lorategia guztiz amaituta ez badago be, azken astean jolasguneko obrak egiten ibili dira eta zabalik dago daborduko parkea. 21.512,11 eurokoa da obraren aurrekontua.

"Kotxepin Kultur Etxeko lorategia hasi da etorkizunean izango dauan itxurea hartzean" adierazo dau Lemoako Udalak asteroko udal boletinean. Izan be, obra guztia amaitu ez dan arren, zabalik dago jolas gune nagusia. Egur-robiniako jarduera parkea, oreka guneak, atsedena hartzeako txokoa eta tirolina bat be badaukaz Lemoako parke barriak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!