Hilaren 17an bueltau ziran Lemoako gaztelekuko ekintzak

Asier Abrisketa 2021ko ira. 20a, 10:59

Gaztelekua obratan dagoela eta, Kotxepin kultur Etxera eta Tipirrika gunera mobidu dabez tailer eta jolasak.

Pasa dan astegoienean mahai jolasakaz ibili eta pelikulea ikusi ostean, hilaren 24an sukaldaritza tailerra egingo dabe Lemoako gazteak Tipirrikan. Zapatuan barriz, joko librerako tartea eukiko dabe gaztelekukoek Kotxepineko plazan. Leku aldaketak gaztelekuko obrak amaitu arte iraungo dabe, ekintzearen arabera erabagiko da gazteak non pasauko dabezan arrastiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!