10-12 urteko Lemoako umeek emon ahal dabe izena umeen irakurketa taldean

Erredakzinoa 2021ko ira. 17a, 10:13

10-12 urteko umeen irakurketa taldean parte hartzeko izen emotea zabaldu dau Lemoako Udalak hilaren 24ra arte.

Izena emoteko esteka honetako galdetegia bete behar da: https://t.co/KKmUFB4ofS.

Urri lehenengotik zemendira hilean behin izango dira saioak, urri lehenengoaren 30ean, urri bigarrenaren 28an eta zemendiaren 25ean 17:00etatik 18:00etara liburutegian.

Irakurle talde honen bitartez, umeen irakurzaletasuna sustatzeaz gainera, euren eguneroko bizitzan oso hurbil izango dabezan hainbat gairi buruz hausnartu gura dabe. “Irakurriko dogun liburu bakotxetik abiatuta, liburuan planteatzen dan gai nagusiari buruz egingo dogu berba, edo pertsonaiei buruz, liburuko egoera konkretuei buruz... bakotxak bere ikuspuntutik ekarpenak eginaz eta danon arteko interakzinoaren bitartez irakurketa aberatsagoa lortuz” dinoe udal iturriek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!