Jon Braun umeentzako txotxongilo ikuskizuna egongo da Kotxepin Kultur Etxean bihar

Erredakzinoa 2021ko ira. 17a, 10:02

Urri lehenengoaren 18an, 18:00etan, Anita Maravillas txotxongilo konpainiak Jon Braun antzezlana eskainiko deutse lau urte baino gehiagoko umeei. Ikuskizuna doban da.

Jon Braun berba bako txotxongilo western bat da. Indiar herritxo baten bizi dira Jon Braun eta bere arreba nagusia Malintxe. Txotxongilo istorio honetan, Malintxe atrapau egiten dabe eta neba-arrebak banandu egiten dira. "Malintxegaz, andren gainean egiten dogu berba, kolonizazinoan eta gerran izan eban rolaren gainean, hain zuzen be. Ipuin honetako heroina bera da, bere askapenaren subjektu aktibo gisa agertzen dana". Neba txikia barriz, antiheroi maitagarria da, zoritxarrei ilusinoz beteta aurre egiten deutsen ume torpe eta jostalaria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!