Martxan dagoz Lemoako haur txokoa eta ludotekea

Asier Abrisketa 2021ko ira. 16a, 14:27

Tipirrika gunean egongo dira zabalik gela bik, 16:30etik 19:00etara. Bakotxean 15 ume sartu ahalko dira gehienez.

Antxinako liburutegian kokatuta dagoan Tipirrika gunean dagoz bai haur txokoa bai ludotekea. Lemoako Udalak sareetan zabaldu dauanez, 15 ume egon ahalko dira asko jota gune bakotxean. Arrastian egongo dira zabalik, ordu bi eta erdiz, umeak alkarregaz egoteko. Halanda be, haurren txokoan familiako personaren bat egon behar dala azpimarrau dabe, "familien ardurapean dagoan espazioa da".

Beste alde batetik, jaka eta zapatak sarrerako armairuan itxi behar dirala gogoratu dabe eta, bai gelak bai materiala topatu diran moduan itxi behar dirala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!