Festibalean zehar hainbat eta hainbat emanaldi akustiko desbardinetaz gozatu ahal izango dabe Lemoara hurreratzen diranek. Guztira 6 ikuskizun egongo dira. Gaur, hilaren 10ean, Sara Zozaya izango da arrastiko 19:00etan. Zapatuan, hilaren 11n, egun osoan zehar egongo dira emanaldiak. Goizean, Sergeren kontzertua 12:00etan eta eguerdiko 13:15ean Hartz taldea egongo da. Arrastian, Abereh 18:30ean, Eneritz Furyah 20:00etan eta azkenik, festibalari itxierea emoteko Anari egongo da 21:30ean.
Kontzertuak Kotxepin Kultur Etxean eta kanpoko lorategietan izango dira. Aforoa mugatua izango da, hau da, lekuak bete arte sartu ahal izango dira ikusleak.