Klown ikuskizuna egongo da hilaren 8an Lemoan

Ane Etxebarria Bernaola 2021ko ira. 7a, 10:24

Aurten, Andra Mari Egunerako, klown ikuskizuna antolatu dau Lemoako Udalak.

Maite Guevararen ¡Que buen día! kultur ekintza 18:30ean hasiko da eta Elizondoko Kulturguneko plazan izango da. Aforoa mugatua izango da, lekuak bete arte. 

Sinopsia 

Euria, edurra edo inetazia Martinarentzat beti izan leiteke egun ona. Martina gaur etorriko da frogatzera amets egiten dauanak eta begiak ondo zabaltzen dituanak aukera asko dituan mundu bat ikusi daikela. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!