Kotxepin Kultur Etxeko fatxadearen 63 harri agertu dira apurtuta

Asier Abrisketa 2021ko ira. 3a, 12:41

Lemoako Udalak sareetan "justifikazino bako ekintza bandaliko" lez azaldu dau gertaerea.

Hemen Udalak asteroko buletinean argitaratutako idatzia:

"Oporren bueltan sorpresa desatsegina aurkitu dogu Kotxepin Kultur Etxean. Eraikinaren fatxadako 63 harri apurtu dabez, gureta eta justifikazino barik.

Fatxada aireztatua da, hareharri naturalez egina. Fatxada honegaz aire kamara bat sortzean dogu kanpoko eta barruko azalaren artean, estankoa ez dana, espazio hori aireztatzea ahalbidetzen dauana. Fatxada-sistema horrek kondensazinoak saihesten ditu eta plakatzearen junturen artean sartu ahal diran ur-iragazketak ezabatzen dauz. Fatxadea iraunkorra da, estaldura-sistemarik onenetakoa, bai eraikuntza barrian, bai birgaitzeetan, eta ez dau ia mantenimenturik behar.

Kotxepin Kultur Etxea Lemoako herritarrek barruan zein kanpoan gozatu ahal izateko sortutako espazio irekia da, eta, horregaitik, ez doguz horrelako ekintza bandalikoak ulertzen, lemoaztar guztien kalterako dira eta, bai ekonomikoki, bai espazio publikoaren erabilereari dagokionez.

Barriro be, guztiok partekatzen doguna zaintzeako beharra azpimarratu gura dogu, guztiok erabili eta gozatu ahal izateko".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!