Bihar helduko da Zeinke taldeak egindako diskoaren aurrerapen abestia: "Antiheroiak"

Asier Abrisketa 2021ko ira. 2a, 11:18

Bariku honetan Zeinke rock taldeak estreinauko dauan abestiaren izen bardina eroango dau disko barriak. Antiheroiak lan osoa hurrengo barikuan argitaratuko dabe, urri lehenengoaren 10ean. Zuzeneko aurkezpena Lemoan izango da, hilaren 24an.

Lemoako Zeinke taldearen hirugarren lana izango da Antiheroiak. 2019 amaieran hasi zan rock taldea disko barriari bueltak emoten baina koronabirusak ekarritako pandemia eta itxialdia dala eta, geldi egon ziran ia urte batez. 2021eko zezeilan hasi ziran barriro be lanean eta gogor ibili dira udan be.

Urri lehenengoaren 10 ean aurkeztuko da sei kanta izango dituan disko barria, Lemoako Kurtur Etxean. Udan ez dabe kontzerturik emon, gogo guztiak disko on bat egiten inbertidu gura izan dabez eta. Rock estiloa manteniduko dau Zeinke taldeak, baina kanta pare bat lasaiagoak dirala adierazo dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!