Ruth Linaza lemoaztarra txapeldun izan zan Arabako Txinga Eroate Txapelketan eta bigarren Zaku Eroate Txapelketan

Erredakzinoa 2021ko abu. 5a, 11:02

Garagarrilaren 31n jokatu ziran Arabako Txinga eta Zaku Eroate Txapelketak Laudion eta Ruth Linazak txapela jantzi eban txingetan eta bigarren postua lortu eban zakua eroaten.

Lemoaztarrak 14 plaza, ¾ eta 6 metro eta 70 zentimetro egin ebazan 25 kiloko txingakaz esku banatan, bigarren Garbiñe Lopez de Uralde sailkatu zan 14 plaza, plaza ¼ eta 6 metro eta 72 zentimetro eginda. Zaku eroaten ostera, 40 kiloko zakua aldean dala, 4 plaza egiteko 35 segundo eta 56 ehuneneko behar izan ebazan, Garbiñe Lopez de Uralde irabazleak baino segundu eskas bat gehiago. Linaza pozik agertu zan egindako beharragaz bere espezialidadeak ez diran arren, “herri kirol txapelketak aurrera ateratea da helburua pandemia egoera honetan batez be” adierazo deutso BEGITUri. “Goraipatzekoa zakulariaren lana, ia bera besteko pisua eroan daualako gainean edo eskuetan Susana Sanchez, hirugarren sailkatuak, eta horrek aurreretxiak eta estereotipoak apurtuteko balio dau, neska fina baina indartsua dalako” gehitu eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!