Uda osterako behar dira Lemoako Harrobiko gazteak entrenatzeko langileak. Kadete B eta lehen urteko Benjamin taldeak prestatzeko deialdia luzatu dau Lemoako futbol taldeak Bizkaiko Futbol Federazioaren webguneko lan boltsearen bidez.
Kadeteen kasuan, lehen mailako entrenatzaile tituloa eta esperientzia eskatzen dabe. Hau da, futbol federauan entrenatzaile lez ibili izana edo eskola futbolean urteetako esperientzia.
Benjaminak entrenetako euskera maila ona, titulu orokorra eta eskola futbol taldeak entrenatzen esperientzia da eskatzen dana.