Lemoakustik Fest21 egingo da Lemoan

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 30a, 14:56

Lemoako Udalak bideo baten bidez sare sozialetan jakitera emon dauanaren arabera 2021 urte honetan barriro egingo da Lemoakustik Fest, musikea, artea, garagardaoa eta janarien jaialdia urri lehenengoaren 10 eta 11n.

Kotxepin Kultur Etxean eta lorategian izango dira kontzertuak. Hau inoan Udalak zabaldutako bideoak: "2020an ez ginan egon, baina aurten eta zailtasun guztien gainetik bueltan gara!".

Ze talde edo artista egongo diran be emon dabe jakitera; Sara Zozaya, Anari, Eneritz Furyak, Abereh, Hartz eta Serge izango dora bertan. 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!