Ikuskizun bi egingo dauz Oihan Vegak Lemoan

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 26a, 11:48
argazkia: El Correo

Bihar, hilaren 27an emongo jako hasikerea Lemoan San Inazioetako egitarau kulturalari. Oihan Vega Elizondo kulturguneko plazan egongo da arrastian. Lehenengo, umeentzako Ipuin dantza ikuskizuna egingo dau eta ostean helduentzako Euskañolitis bakarrizketa umoretsua plazaratuko dau.

Jairik ez da egongo, baina programazino kulturalagaz aurrera egingo da Lemoan. Hainbat ikuskizun egongo dira aste honetan, martitzenean hasiko da egitaraua Oihan Vegaren eskutik. 17:30etan Ipuin dantza antzerki musikatua antzeztuko dau gaztetxoentzako. Iluntzean barriz, 20:30ean, helduek Euskañolitis bakarrizketea entzun eta barre egiteko aukerea eukiko dabe Elizondoko Kulturguneko plazan.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!