Lemoaztar barrientzako ondo etorri gutuna bidali dau Udalak

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 23a, 10:41

Arabieraz, errumanieraz, ingelesez, gazteleraz, wolofez eta euskeraz bidali dauz Lemoako Udalak eskutitzak. Helburua herritar barriai ondo etorria emon eta zerbitzuen gida ezetutera emotea da.

2019an ipini eban martxan Lemoako Udalak harrera protokoloa. Baina pandemiaren gora-beherak dirala eta, aurten be ezingo da ekitaldia aurrez aurre egin. Marian Garay Gizarte Ekintza zinegotziak azaldu dau Udalaren ebatzia: "Gutunaren eta gidaren bidalketea dira Harrera protokoloari jarraipena emoteko topau dogun bidea".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!