Disko barria grabetan dabil Zeinke taldea

Asier Abrisketa 2021eko uztailaren 14a

Lemoako Zeinke taldea bere hirugarren lana aurkeztuteko prest egongo da urri lehenengoan. Maketa bat eta Sormena, Kemena diskoaren ostean, disko labur barria amaituteko "detaile batzuk bakarrik" falta jakiezala dinoe taldekoak.

2019 amaieran hasi zan Zeinke rock taldea disko barriari bueltak emoten baina koronabirusak ekarritako pandemia eta itxialdia dala eta, geldi egon dira ia urte batez. 2021eko zezeilan hasi ziran barriro be lanean eta uda amaierarako prest eukingo dabez kanta barriak. Grabazinoak amaitu dabez eta oin, ahotsak findutea eta maketazinoa baino ez jakie falta.

Urri lehenengoan aurkeztuko da sei kanta izango dituan disko barria, Lemoako Kurtur Etxean. Udan ez dabe kontzerturik emongo, gogo guztiak lan on bat egiten inbertidu gura dabez eta. Rock estiloa manteniduko dau Zeinke taldeak, baina kanta pare bat lasaiagoak dirala adierazo dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!