Bagilean proiektua onartu ostean, Osoko Bilkurak obraren esleipena egin dau. 931.525,61 euroko aurrekontua, BEZa kenduta, izango dau UTE Leandro Gomez SLU -Constucciones Intxausti SA enpreseak auzoa barriztuteko. Obrak urte batez luzatuko dira eta Lemoako Udalak pazientzia eskatu gura izan dau herrian, sortu ahal diran eragozpenak dirala eta. Lanak uda ostean hastea espero dau Udalak eta helburua da espaloiak handitutea.
Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?