Onartu da Lemoako Kiroldegiko zerbitzuen esleipen barria

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 12a, 12:42

Lemoako Osoko Bilkurak hurrengo bi urteetako zerbitzuen esleipena onartu dau. Kiroldegiko langileak eta ikastaroen zerbitzuak kudeatutea dira kontratu barriaren kakoak eta hiru urtez luzatzeko aukerea dauka Udalak.

Urtean 349.823,08 euroko aurrekontua eukiko dau Lemoako Kiroldegiak hurrengo urteetan langileak mantenidu eta ikastaroak antolatuteko. Azken asteko Osoko Bilkuran onartu da esleipen barria.

“Lemoan erabiltzaile gehien dituen zerbitzuetako bat da kiroldegia, erabilera desbardinak dituan eraikina da-eta: Badagoz ikasturtean zehar emoten diran ikastaroak, ugerleku-zerbitzua udan, edo beste erabilera batzuk, kontzertuak, ikuskizunak eta abar egiten diranean”, adierazo dau Saioa Elejabarrieta alkateak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!