Auzo arteko komunikazinoa hobetu guran, Lemoako Udalaren enkarguz konponduko dira auzoetako bide askotan dagozan zuloak. Obrak garagarrilean luzatuko dira eta zoladurea be barriztutea da helburua.
Eukeni Bikarregi, Lemoako ogasun zinegotziaren arabera "Urtero, aurrekontua prestatzen dogunean, auzoetan lanak eta hobekuntzak egiteko partidak gordetzen dira. Aurtengo aurrekontuari begira, argi ikusi genduan lau auzo honeetako bideen zoladurea konpondu behar zala. Herriaren kohesinoari begira garrantzitsua da herrigunea eta auzoak modu egokian konektetea".