TXIRRINDULARITZEA

Manu Quintanillak Ipar Kopako lidergoa galdu eban

Ager Barragan

Igorreko txirrindulariak bederatzigarren amaitu eban Elgoibarko proba, eta datorren asteburuan Varesen jokatuko dan Master kategoriako Munduko Txapelketan lehiatuko da.

Manu Quintanillak Ipar Kopako lidergoa galdu eban pasau dan zapatuan Elgoibarren jokatutako proban. Bi astez sailkapeneko lehenengo postuan egon ostean, Igorreko txirrindulariak bederatzigarren amaitu eban lasterketea, zirkuitu barri eta labankorrera egokituteko zailtasunak eukin ostean.

Quintanillak postuak berreskuratutea lortu eban, hirugarren postura helduz, baina jauskera batek lasterketea baldintzatu eutsan: eskuko kanbioen maneta hesi bateko zutoin batean harrapau eta bederatzigarren postura atzeratu zan. 

Oin, erronka barri bateri begira dago Quintanilla eta datorren asteburuan Varesen (Italia) jokatuko dan Master kategoriako Munduko Txapelketan parte hartuko dau. Irteerako postua zozketak baldintzauko dauanez, esperientziagaz gozatuteko asmoagaz joango da txapelketara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!