Youness Assehlik bigarren postua eskuratu eban pasau dan domekan ospatutako Donostiako Zurich Maratoian. 26 urteko korrikalariak 2 ordu, 20 minutu eta 17 segundoko denporea egin eban 42,195 kilometroko ibilbidean.
Emaitza honek, balio berezia dauka Assehlirentzat. 2019an depresinoak jota, atletismoa itxi eta kiroletik urrundu zan. 2023aren amaieran, Antonio Gutiérrez entrenatzailearen laguntzeagaz, korrika egiten hasi zan barriro, eta apurka-apurka bere maila berreskuratu dau.
Tetuangoa jaiotzez, 2017tik Bizkaian bizi da, eta urte batzutatik ona Igorren bizi da familiagaz. Irunen egiten dau lan Igorreko Ilunbe enpresako muntatzaile moduan, eta lana eta entrenamentuak buztartuten ditu egunero.
Donostian lortutako podiuma, beraz, kirol-arrakasta baino gehiago izan da: pasautako urte gogorren ostean galapan egiteko ilusinoa berreskuratu izanaren erakusgarri.