Hamahiru urte beteten dira lehenengo gazteak diskoteka eta grabazino estudio izan zaneko Igorreko Garbe auzoko eraikinera sartu, hau okupau eta Kiñu Gaztetxea martxan ipini ebenetik eta urtero lez, okupazinoaren urteurrena ospatuteko Rokupa jaialdia antolatu dabe.
Eguneko egitaraua:
· 12:00etan, Kiñuko ateak zabaldu, txalaparta tailerra egin eta txalaparta taldea aurkeztuko da.
· 15:00etan, bazkaria.
· 19:00etan, Tati bakarlari arrigorriagarrak eskainiko dau kontzertu akustikoa Haizea tabernan.
· 20:30ean, ON rock talde donostiarrak eskainiko dau kontzertua Kukuman.
· 22:00etan, Grapa punk talde bergararraren musikea entzun ahal izango da Axular Herriko Tabernan. Jaiak bertan segiduko dau, DJ Radiopatiogaz.