POESIA

Federico Garcia Lorca omenduko dabe Igorren

Ager Barragan

Argazkia: Adirane Azkuenaga

Fusilau ebenetik 90 urte pasau ostean, Poesia Hegalaria taldeak Romancero gitano errezitaldia musika eta jantzakaz buztartuko dabe gaur, hilak 20, arrastiko 19:30etik aurrera Igorreko Lasarte Aretoan.

Poesia Hegalaria taldea osotuten daben Irune Elexpe, Raquel Bartolome, Javier Arnaiz, Ana Juez, Andrea Uña eta Pablo Cabañas rapsodek egingo dabe Federico Garcia Lorcaren 1928ko Romancero gitano poema liburuaren errezitaldia; Alberto Eguia eta Jorge Truebaren musika eta Lorena Salcedoren jantza artean.

Garcia Lorca 1936ko abuztuaren 18an fusilau eben estadu-kolpea emon eta gerrea abiarazo barri eben faxistek. Andaluziar unibersalena homosexual eta gorri izateagaitik erail eben faxistek eta Poesia Hegalaria taldetik, poetea eta haren obrea omendu gura ditue: "Gaur egun obra hau aurkezteak behartzen gaitu gogoratzera diktadurak ahanzturea ereiten saiatu arren, benetako bertsoak beti bueltetan dirala etorkizunean biziteko eta askatasuna eskatzeko".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!