Al-Mansour erresuma arabiarreko lehen andra zinegilea da, eta herrialdeko eszena zinematografikoko persona garrantzitsuenetakotzat joten da eta herrialde tradizional eta errepresibo haretako neskato baten istorioa dakar pantaila handira film honetan. Holan, zemendiko saioan, kursoko bigarrena, 2012ko La bicicleta verde filmaren proiekzinoa ikusi eta honen gaineko solasaldia egingo dabe.
Sinopsia:
Wadjdak hamar urte ditu eta gizarte oso tradizional baten bizi da, non bizikletan ibiltea moduko gauzak guztiz debekatuta daukazan. Ha-ta guzti be, neskato dibertigarri eta ekintzailea da, eta beti dabil baimendutakoaren eta galazotakoaren arteko mugan. Wadjdak bizikleta bat gura dau, bere lagun dan Abdullah mutikoagaz lasterketak egiteko, baina amak ez deutso ixten, bizikletak neskatoen duintasunerako arriskutsuak diralakoan.