TXIRRINDULARITZEA

Manu Quintanilla Iparkopako txapelaren bila hurrengo astegoienean

Ager Barragan

Txirrindulari igorreztarrak datorren zapatuan, hilak 21, Elgoibarren egingo dan lasterketan lan ona egin ezkero Iparkopako txapela jantziko dau.

Atzen astegoien bietan Muskizen eta Zornotzan lehiatu da, hurrengoz hurrengo lehen eta bigarren postuak lortu ditualarik. Muskizeko lasterketea Iparkoparen parte zan eta oin arte egindako proba biak, Urduña eta Muskiz, irabazita lehenengo postuan doa Iparkopako sailkapenean. Hilaren 21ean Elgoibarren jokatuko da Iparkopako atzen lasterketea eta Igorrekoak kopea eroateko aukera asko ditu.

Atzo, hilak 15, barriz, Zornotzako ziklo-kros lasterketea korridu eban Quintanillak eta arazoz betetako lasterketa baten ostean, bigarren postua lortu eban. “Sentsazino gazi-gozoagaz gelditu nintzan, nik uste dot irabazi ahal nebala”, adierazo dau Quintanillak BEGITUn. Igorreztarra zortzigarren postuan urten zan eta gitxika-gitxika postuak irabazi ebazan liderra zan Mikel Esteibarlandarengana ailegau arte. Bi biderrez jausi, bizikletako aldagailua apurtu eta min hartu ostean, atzenean bigarren postuagaz konformau behar izan zan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!