ANTZEZLANA

Xake Produkzioak konpainiaren ‘Sidari’ komedia erromantikoa Igorren

Ager Barragan

Bihar, hilak 14, zapatua, taularatuko da Sidari antzezlana Igorreko Lasarte Aretoan arrastiko 20:00etan.

"Badakigu orainak etorkizuna aldatu daikeala, baina aldatu daike etorkizunak oraina?" galdereari erantzun guran 30 urteren bueltan dabizan Jokin eta Jone bikotearen pasarte bat kontetan da istorio honetan. Zortzigarren urteurrena ospatuteko Interrailean doaz biak, Jokin sano gustura baina Jonek harremanean zeozeren faltea igarten dauan bitartean.

Trenera igoteagaz batera, adineko bikote berezi bategaz egingo dabe topo. Honeek be ez daukie bidaiarako helmuga argirik baina gomendioa egiten deutsee gazteei: Corfu irlako Sidari herriko kanalera joatea eta hau ugerrean kurutzatzea. Hori egiten daben bikoteek, bizitza guztirako maitasuna lortzean ei dabe-ta. Bidaian zehar bikote biak topo egiten joango dira eta Jonek zeozer arraroa igarriko dau... Eta atso-agure horreek, 40 urte geroagoko Jokin eta Jone badira?

Kepa Errastik idatzi, Getari Etxegaraik zuzendu eta honeekaz batera Iholdi Beristain eta Hodei Arrastoa dira istorioaren protagonistak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!