AZOKA SOLIDARIOA

Zazpigarrenez egingo da Igorreko Azoka Solidarioa

Ager Barragan

Azoka Solidarioa abenduaren 18an egingo da baina urtero lez, aurretik jostailu eta bestelangoak biltzeako egunak egingo dira. Zemendiaren 12an eta 16an izango dira bilketa egunak eta lortutako dirua umeakaz kale egoeran dagozan andrei bizilekua emoten deutsien Ametsgoien alkartearentzako izango da.

Elkartasun Begiradak alkarte igorreztarrak zazpigarren urtez antolatu dau Azoka Solidarioa, liburu, jostailu, mozorro, bisuteria, motxila eta beste objektu batzuei bigarren bizitza bat emon eta gauza horreen salmenteagaz alkarte bat lagunduteko asmoagaz. Oingoan, dirua Ametsgoien proiektuarentzako izango da. Ametsgoien alkarteak etxetzar bat zabaldu barri dau Urduñan, umeakaz kale egoeran dagozan andrei bizilekua emon eta lagunduteko helburuagaz.

Aitatu moduan, Azoka Solidarioa abenduaren 18an egingo da eta zemendiaren 12an eta 16an izango dira bilketa egunak, arrastian zehar eroan ahalko dira gauzok Lehendakari Agirre kalean ipiniko diran mahaietara. Gero, azoka egunean salmentea egingo da, prezio bajuetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!