IKUSKIZUNA

‘Impureza’ jantza ikuskizuna Igorren

Ager Barragan

Bihar, hilak 7, “La Pulga”-ren Impureza flamenko jantza ikuskizunaren emonaldia ikusteko aukerea egongo da Igorreko Kultur Etxean, arrastiko 20:00etatik aurrera.

Askoa Etxebarrieta Lasheras "La Pulga" flamenko jantzari gasteiztarrak bere atzen ikuskizuna taularatutera dator bihar, hilak 7, zapatua, Igorreko Kultur Etxera. Manuel Jimenez "Ballena" musikagileagaz eta Monica Nuñez abeslariagaz batera jantza flamenkoa eta musika afrikarra buztartuko ditu, Impureza ikuskizun multidiziplinarrean.

"La Pulga"-k azalduten dauanez, zubi kulturalen bitartez sortutako obra honek alkartzeko eta jai tradizional eta popularren inguruko hausnarketarako bide bat izan gura dau. Kulturartekotasunean oinarrituta, erritmoen transmisinoaren indarra erakusten dau Impurezak, ipuin baten eta ikusentzunezko proiekzinoen bitartez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!