TXIRRINDULARITZEA

Quintanilla Iparkopako lehenengo postuan ipini zan Orduñan

Ager Barragan

Manu Quintanilla Orduñako lasterketako podiumean.

Atzo, hilak 1, Iparkopako lehenengo lasterketea irabazi eban Orduñan, holan, atzen bost lasterketatik hiru irabazi ditu.

Aitatu moduan, Manu Quintanilla txirrindulari igorreztarrak bost lasterketa korridu ditu atzen hiru astegoienetan eta hiru garaipen lortu ditu. Urri bigarrenaren 17-18ko astegoienean Burgosen izan zan, zapatuan Medina de Pomarren eta domekan Villarcayon lortu eban garaipen bikotxa. Villarcayon, urreak ia-ia iges egin eutsan, atzenaurreko bueltan katea urtenda. Baina aurrera egin eta Andoni Jimenezeri esprintean irabazi eutsan.

Hurrengo astegoienean Ormaiztegiko ziklo-krossean aritu zan eta karrera-buru hasi zan arren, gurpila pintxau eta hainbat postu galdu ebazan. Bizikletaz kanbiau eta postuak berreskuratu ebazan, laugarrenera arte. Atzen astegoienean barriz, Espainiako Koparen parte dan Amurrioko proban zortzigarren egin eban eta domekan bai, garaipena lortu eban Orduñan hasikeratik tropelean aginduaz.

“Amurrioko lasterketan eneban egun ona euki, aste osoko nekea asko igarte neban-ta. Orduñan barriz, aurreko eguneko sentsazino txarrak ganetik kendu eta irabaztea lortu neban. Holan, Iparkopako lehenengo postuan kokatuta nago oin.” adierazo eutsan Quintanillak BEGITUri.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!