MUSIKEA

Proiektu barria aurkeztuko dau Mangual DJ bikoteak Kiñun

Ager Barragan

Euren bigarren urteurrenagaz batera proiektua zabaldu eta ekintza barri eta desbardinak egiteko gogoakaz dago DJ bikotea. Horregaitik musikea eta bideoa buztartuten dauan Pintxadetatik haratago ekimena eroango dabe aurrera, Igorreko Kiñu Gaztetxean, urtea amaituteko faltau diran hiru hileetako atzen domeketan.

Ekimena domeka honetan, zemendiaren 1ean, hasiko da eta oingoan Fernando Frias de la Parra zuzendari mexikarraren Ya no estoy aqui (2019) filmaren proiekzinoa egingo da 19:30ean eta ostean eurek egingo dabe lehenengo binilo pintxada sesinoa. Hurrengo saioa zemendiaren 29an izango da eta Nicolas Jack Davies-en Rudeboy: The story of Trojan Records (2018) dokumentala proiektauko da. Dokumentala ikusi ostean Pantx Records-ek egingo dau eguneko pintxadea. Hirugarren saioa barriz, abenduaren 27an izango da. Bertan High tech soul: The creation of techno music (2006) dokumentala proiektauko dabe eta ostean Ibis Templun dimoztarra egongo da gaua bere sesinoagaz girotuten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!