MOTORRAK

Igorre Xtreme: geratuteko etorri dan motor lasterketea

Ager Barragan

Pasau dan zapatuan, hilaren 17an, ospatu zan lehenengo Igorre Xtreme motor lasterketea eta denboreak lagundu ez arren, arrakasta itzela euki eban.

Antolatzaile dan Jon Zuazok BEGITUn adierazo dauanez lupetzez betetako “lasterketa bikaina” izan zan pasau dan astegoienekoa. Eguraldiak ez eban asko lagundu eta denbora txarra dala-ta lasterketako ibilbidearen zati handi bat kendu behar izan eben eta halanda be gentea sano pozik geratu zan. Parte hartzearen aldetik oso arraskatatsua izan zan, goizean ehundik gora pilotuk hartu eben parte eta arrastian barriz 110 pilotutik gora. Aipatutekoa da kanpotik etorritako gente ugarik hartu ebala parte lasterketan. Publikoaren aldetik be gente asko hurbildu zan lasterketea ikusten nahiz eta leku ona ez izin. 

Igorre xtremeko garaile nagusia Mikel Atxa zaratamoarra izan zan, bigarrena Amurrioko Alex Hidalgo eta hirugarrena Alberto Aranburu tolosaldarra. Andran kategorian barriz Sandra Gomez handiak hartu eban parte eta bai goizeko proban baita arrastiko proban garailea bera izan zan.

Zuazok asko azpimarratu dau BEGITUgaz berba egin dauanean eskerrak gura deutsezala bai pilotu guztieri, bai Igorreko Udalari, patrozinadore guztieri eta batez be Solagurengo auzotarrei euren pazientziengatitik. Aurtengoa zelan urten dan ikusi eta dana ondo badoa, hurrengo urtean lasterketearen bigarren edizinoagaz bueltetako gogo handiek daukiezala adierazo dau Zuazok.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!