GIZARTEA

Banka armatuari buruzko berbaldia Igorren

Ager Barragan

Gaur, hilak 22, banka armatuari eta gerraren finantziazinoari buruzko berbaldia egingo dabe Igorreko Axular Herriko Tabernan 18:30etik aurrera.

“Gerrak eta genozidioa finantziatzeari ez! Konplizitaterik gabeko udalak gure doguz!” lemapean egingo dabe gaurko informazino saioa. Antolakuntzatik azaldu dabenez, Palestinan genozidiorako erabilten diran armen ekoizpenaren finantziazinoan banku konbenzionalek daukien konplizidadeaz larrituta egiten dabe saio hau eta aldi berean, finantza-sektore etikoa bultzatuteko, badakiela udal-mailan aprobetxau ahal diran aukera batzuk dagozala. Horregaitik, change.org sinadura bilketea antolatuteaz aparte, gaurko berbaldia herritarrak konzienziau eta Arratia mailan genozidioagaz eta gerreagaz banku ez-etikoak daukien konplizidadea saihestutea gura dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!