Joxan Goikoetxeak sortutako pieza eszenikoak Bilboko poetearen unibersoan zeharreko ibilbide sentikor eta intelektuala proposatzen dau, musikea, berbea eta irudiak buztartuz.
2025ean Gabriel Arestiren heriotzearen 50. urteurrena bete zan. XX. mendeko euskal literaturako figura garrantzitsuenetako bat izan zan, eta bere obra oparoak eta euskerearen normalizazinoagaz eukan konpromiso irmoak euskal kultura garaikideko ezinbesteko erreferente bihurtu dabe.
Testuinguru horretan sortutako Mug(H)arri ikuskizunak Arestiren pentsamentua, estetikea eta ondarea barriro deskubritzeko konbitea egiten dau. Lanaren abiapuntuetako bat Euskeraren izen poetikoak (1967) berbaldia da; bertan, Arestik berbea emozino bihurtu eban eta bere garaiko tensino kultural eta sozialak islatu ebazan.
Oroimen horretatik abiatuta, proposamenak iragana eta oraina lotzean ditu, poetearen figurea belaunaldi barriei hurreratuz. Diziplina anitzeko ikuskizuna gaur egungo omenaldia da, eta berbearen indarra aldarrikatzen dau, identidade, sorkuntza eta eraldaketarako tresna moduan.