MOTORRAK

Igorre Xtreme motor lasterketea ospatuko da Igorren

Ager Barragan

Zapatuan, hilak 17, Igorre Xtreme motor lasterketeari esker motorren hotsak beteko dabez Igorreko kaleak.

Igorre Xtreme motor lasterketako lehenengo edizinoa izango da eta egun guztian zehar motorzaleek motor hotsak entzun eta gasolinea usainduteko aukerea eukiko dabe Euskadi, Nafarroa eta Gaztela eta Leongo txapelketetarako puntuagarria izango dan lasterketa honeri esker.

Lasterketak Igorreko Solaguren auzoan egingo dira eta astegoiena bariku arrastian hasiko dabe motorren lehenengo egiaztapenakaz. Zapatu goizean atzen egiaztapenak egin eta gero, errekonozimentu bueltea egingo da. Ostean. 11:30etik 13:30era eguneko lehenengoko lasterketea (Cross Country modalidadekoa) korriduko dabe. 

Arrastian etorriko da Hard Enduro modalidadeko lasterketa nagusia. 16:00etatik 18:00etara izango da zita handia eta antolakuntzatik adierazo dabenez ehun bat personak partu hartutea estimetan dabe, horreen artean mundialeko pilotuak be dagozalarik. Egunari amaierea emoteko, sari banaketea Igorren herrian bertan egingo dabe arrastiko 19:00etatik aurrera. Igorrera hurlbitan diranentzako txosnea be egongo da.

Antolatzaile dan Jon Zuazok BEGITUn adierazo dauanez, Igorre Xtreme lasterketako antolakuntzatik Igorreko Udalari eta laguntzaile guztiei jaso daben laguntzeagatik eskerrak emon gura deutseez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!