IKASTAROA

Aisialdiko begirale ikastaroa egiteko aukerea Igorren

Ager Barragan

Zemendiaren 7tik datorren urteko maiatzaren 9ra arte, aisialdiko begirale izateko titulu ofiziala lortzeako aukerea egongo da Igorren eta izena emoteko epea domekan, hilaren 18an, amaituten da.

Aitatu moduan, aisialdiko begirale ikastaroa egin gura dauanak izena hilaren 18ra arte https://labur.eus/begiraleigorre galdetegian emon beharko dau. Baldintzak Arratian erroldatuta egotea, 18 urte izan edo 2027an betetea, DBH amaituta izatea eta euskalduna izatea dira. Prezioa 200 eurokoa da.

Ikastaro teorikoa 12 astegoienez emongo da, horreetako 9 Igorren eta beste hirurak La Arboleda Aterpetxean (zemendiak 7-8, abenduak 12-13 eta maiatzak 8-9) izango dira. 

Igorren, zapatuetan izango dira saioak, 10:00etatik 18:30era. La Arboledan barriz, zapatuko 10:00etatik domekako 15:00etara izango dira. Gero praktikak egin behar dira eta horretarako 18 urteak beteta izan behar dabez parte-hartzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!